XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain dela 135 milioi urte

Duela 135 milioi urte, lurrazalak zuen itxura alboko marrazkian ikus dezakezu.

Gaur egun India bezala ezagutzen dugun lurraldea orain dela 100 milioi urte Asiatik berezirik zegoen, uharte bat zen.

Gaur eguneko munduko mendi garaienak, Himalaia mendikatekoak, ez ziren inon ageri, itsasoa besterik ez zen lurralde horretan.

Nola sortu ote ziren mendikate erraldoi horretako mendiak?

Informazioa bilatzen hasi aurretik bakoitzak bere esplikazioak agertzea litzateke onena.

Saia zaitezte lan horretan.

Hori egin ondoren, bila ezazue ahalik eta informazio gehien gai honi buruz.

Gero informazio ezagutu ondoren, ikusi ea zuen hipotesiak egokiak ala okerrak ziren.

Azkenean, egiaztatu zein den benetan gertatu zena eta horren arrazoiak aztertu eta ulertzen saiatu.

Gaur egun

Eskuineko marrazkian agertzen da lurrazala gaur egun duen itxurarekin, baina horrek ez du nahi esan beti horrela jarraituko duenik.

Lurrazalaren itxura aldatuz joango da...

Hemendik 50 milioi urtetara

Hemendik 50 milioi urtetara hemen alboko marrazkian ikusten den eran ager daiteke lurrazala.

Konpara itzazu bi marrazki horiek eta adierazi zein diren bien arteko desberdintasunak.